Albisteak

 

Gernikako biztanleek segitzen dute erakusten birziklatzeko duten gogoa, 2017an lortutako datuek adierazten dutenez. 2016ko datuekin alderatuz %7 gehiago birziklatzen dugu, 2016an hondakinen %22 birziklatu genuen eta 2017an % 29. Datu hauek jasotako hondakin kiloetatik ateratzen dira, 2017an 702.760 kilo paper eta kartoi jaso dira (2016an 222.910 kilo) eta 172.130 kilo hondakin organiko (2016an 162.640 kilo). Emaitza hauen arrazoia 2016ko urritik aurrera udalerrian jarri zen bilketa sistema berria da. Sistema berri honek bide hegaletan jarritako edukiontziek eta hondakin sortzaile handiei (eskolak, hirugarren adinekoen egoitzak edo jatetxeak, besteak beste) atez ate egiten zaien bilketak osatzen dute.

Ildo honetatik, María Uribe Ingurumenerako Zinegotzia pozik agertu da, kopuru hauek ikusita. Adierazi du “Gernika-Lumoko hondakin organikoen bilketak lortu dituen kopuruak garrantzitsuak direla. Neurri bereko Bizkaiko beste udalerri batzuekin alderatuz, frogatu ahal dugulako hondakin organikoen birziklatze maila askoz handiagoa dela.”

Beste alde batetik, beiraren bilketa selektiboan izandako kontzientziazioa ere adierazgarria da, 2016an 47.032 kilo bildu ziren eta 2017an 527.329 kilo. Kopuru hauek lortzeko Ecovidrio-k Urriko Azken Astelehenean gauzatutako kanpainak ere zer ikusi handia izan du. Olioaren errekuperazioa eta plastikoarena ere adierazi behar ditugu, olioarena 11.130 litro izan dira, 2016an baino 1.315 litro gehiago eta plastikoaren birziklatzea 248.041 kilo 2017an eta 232.994 kilo 2016an.

707 familia bosgarren edukiontziaren erabiltzaile

Zarama bilketa zerbitzuarekin batera Gernika-Lumoko Udalak hondakin organikoen bilketa selektiboa egiteko bosgarren edukiontzia jarri zuen. Gernikako 707 familiek eman zuten izena sistema hau erabiltzeko. Udalean hondakin organikoen bilketarako kit bat jaso zuten. Kit horretan zakarrontzi bat, edukiontziaren giltza eta poltsa birziklagarriak banatu ziren. Helburua izan zen lekaleak, frutak, ortuariak, pasta, landareen hondakinak, fruitu lehorrak, sukaldeko papera edo paperezko mahai-zapiak brziklatzea. Uribek adierazi du “konpostaren kalitatea hobetu eta ingurumena hobetzeko den ekimen honetara, aurten auzokide gehiago batuko diren itxaropena” duela.

Birziklapena
Tipo de residuo 2016 2017 Coste 2018
PAPERA 479.850 702.760 0€
PLASTIKOA 232.994 248.041 0€
BEIRA 470.832 527.329 0€
BERZIKLATU 176.351 205.320 50,25 €+IVA
ORGANIKOA 9.490 172.130 49,14€+IVA
OLIOA 9.815 11.130
BEROHI 61.675 62.860 74,15€+IVA
ERREFUSA 4.982.468 4.707.947 86,48€+IVA
GUZTIRA 6.423.475 6.637.517
RECICLAJE 22% 29%