Albisteak

 

Merkataritzako Bulego Teknikoak datorren asterako lau formazio ikastaro antolatuko ditu, dohainik izango dira eta merkatari eta ostalarientzat bideratuta egongo dira. Ikastaro hauen helburua izango da beraien lan-konpetentziak hobetzea eta negozioak suspertzeko tresnak ematea.

Ekimen honetan dauden ikastaroak, “Eraberritu eta hazi” izenarekin ezagutuko direnak, hilaren 17an (merkatarientzakoa) eta 18an (ostalarientzakoa) izango dira.Hilaren 19an produktu tipikoak sortzeko eta balioa emateko lantegia antolatuko da, eta hilaren 20an Durangorako bidaia egingo da, ikasitakoa praktikan jartzera, praktika onak dituzten bertako dendak bisitatuta.

Hitzaldi saio hauek Kultur Etxean emango dira, 14:30etik 16:30era. Izena emateko interesa dutenak 946 257 940 telefonora deituta eta gatc@gernika-lumo.net elektrikokora idatzita jar daitezke kontaktuan Merkataritza Bulego Teknikoarekin.