Albisteak

 

Gernikako taxistek berrikuntza txertatu dute euren lan esparruan, negoziorako bide berriak irekitzeko ekimenarekin eta, kasu honetan, turismoari eutsiz. Udalarekin elkarlanean martxan jarri dute ibilbide turistikoetarako zerbitzua, taxiz egitekoa. Guggenheim, Arteagako Gaztelua, San Juan Gaztelugatxe, Laga-Laida edo Lezama, besteak beste, eskaintza berezi honetako 17 ibilbideetako batzuk dira, 13 euro eta 38 euro bitarteko prezioak jarrita bidaia bakoitzeko. Gainera, enoturismo zaleentzat irteerak eskaintzen dituzte Talleri eta Berroja (Ajurias) upeltegietara.

Aste honetan aurkeztu den egitasmo hau, lau bisitarirentzako ibilgailuekin egingo da eta horietako bat ere egokiturik dago mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Pack-a ere bai

Proposamenaren deitura da Taxiz Gernikatik eta hiru motatako ibilbideak eskaintzen dira, 40 eta 65 euro bitartekoak. Adibidez, Gernika-Guggenheim ibilbidean taxiak ordu beteko geldialdia egingo du, bisitariak museoa ikusi dezan, edo Itxasaldeko Ibilbidea bi ordukoa eta ordu batekoa, bisitariak Urdaibai eskualdeko lekurik liluragarrienak (Arteagako Gaztelua, Laida, Laga, Elantxobe eta Gernika,…) ikusi ahal izan ditzan.

Informazio gehiagorako eta txandak hartzeko, interesatuek hurrengo telefono zenbakietara jo beharko dute: 616 159 110 o 674 41 87 94.