Albisteak

 

Gerlarien Erronka hau Gernikara itzuliko da nazioarteko 2018ko zirkuituaren barruan, lasterketak izango dituena Kolonbian, Argentinan, Mexikon, Frantzian eta Españan ere. Ekainaren 24an milaka Gerlarik urez eta basaz zikindutako urari, trintxerei eta abarrei egingo diote aurre kilometro luzez, baina horiez gain, badaukate beste erronka bat, minbiziaren kontra borrokatzea, hain zuzen. Oraingo honetan, batuko den diruaren zati bat Minbiziaren Kontrako Españako Elkarteari emango zaio.

Gernika Erronkaren bigarren ekitaldi honek, OCR World Championship delakoan sailkatzeko balio izango du. Bi luzera izango ditu 6 Km eta 12 Km eta megaoztopo berriak izango ditu: The Jungle, Goliat 2.0, Zonbie zone… Beraien indarra, erresistentzia eta trebetasuna erakutsi behar izango dute korrikalariek, baina elkarkidetasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna ere bai.

Oztopo lasterketa honek elite txanda bat izango du eta Gernikako aparteko tokietan zehar ibilbide berria ere bai.

Izan ere, Gernikak ingurumen ezin hobea dauka kirola egiteko eta naturaz gozatzeko, berebiziko bazterrak dituelako eta gainera Bilbotik ordu erdira baino ez dago.

Aurten ere, Gerlarien erronkak Gernika-Lumoko Udalaren eta udalerriko hiritarren laguntza eskertu du; eta esan du espero duela ekimena eskualderako baikorra izatea, ekonomia mailan zein turismo mailan.

2017an suertatu zen bezala, dortsalak saltzean lortuko den diru kopuruaren zati bat kausa solidario bati emango zaio. Aurten Minbiziaren Kontrako Españako Elkarteari emango zaio, eredu izateagatik euren dedikazio, gizatasun eta ekimena oinarri.

2018an Gerlarien Erronka honako toki hauetan ere arituko da: Valentzian (apirilaren 22an), Bartzelonan (maiatzaren 20an), A Coruñan (irailaren 30ean, Malagan (urriaren 28an) eta Murtzian (azaroaren 25ean).

Gerlarien Erronkan goi mailako korrikalariek parte hartzen duten arren, ekimen honi hasiera eman zitzaionean erronka irekia izan zen, edozeinek parte hartzeko modukoa. Kronometratu egiten da lasterketa, baina ez dago inolako mugarik lasterketa amaitzeko.

Ekitaldi bakoitzaren aurretik lau saio antolatzen dira, eta Gernika Erronkaren kasuan, saio hauek Bilbon ospatuko dira, apirilaren bukaeratik aurrera.

Interesa izan dezaketen datuak:

  • Modalitateak: 6 Km-20 oztopo eta 12 Km-25 oztopo. Bakarka eta taldeka.
  • 20 txanda, gehien jota 150 korrikalari bakoitzeko.
  • Kategoriak adinaren arabera eta sexuaren arabera finkatuko dira.
  • Elite txandako lehenengo hiru emakumezkoek eta lehenengo hiru gizonezkoek lortuko dute saria.
  • OCR World Championship delakoan sailkatuko dira kategoria bakoitzeko lehenengo bost korrikalariak.

* Dortsalen salmenta: www.desafiodeguerreros.es.