Albisteak

 

Itourbask-en barruan dagoen Gernikako turismo bulegoak, bere ezagupenak adieraziko ditu Frantziako bigarren turismo lekua den Nouvelle Aquitanian gauzatuko den zuzendarien topaketetan. Topaketa hauek datorren ostiralean ospatuko dira Burdeosen. Bertan Gernikak bere turismo estrategia azalduko du eta ezaguna den bere behatokia erakutsiko du, tokiko jarduera turistikoa adierazita, jarduera-puntak kontuan izanda eta jasangarria izango den turismoaren garapenari begirako arlo berriak agerrarazita. Hau da, Iñigo Magunagoikoetxea Turismo zinegotziaren hitzetan “Euskadiko bulegoen arteko sareen artetik eta Frantziako bigarren turismo lekutik kontaktu berriei ateak irekiko dizkiegu”.

Nouvelle Aquitaniak 150 turismo bulego dauzka eta ondorengoak daude bertan kokatuta: Iparralde-Aquitania Limousin eta Poitou – Charentes. bertan topa daitezkeenak Biarritz, Donibane Lohizune, Baiona, Burdeos, La Rochelle edo Rochefort, eta Arcachon dira, besteak beste.

Frantziako turismo bulegoen sareak zer ikusi handia dauka Itourbask-ekin, biek eskaintzen dute kalitatezko turismo informazioa, estandarizatuta dagoena, bat egina eta tokiko edo lurraldeko informazioa bakarrik eman beharrean, Euskadiko errekurtso taldea azpimarratzen dute. Horrez gain, teknologia berriak zerbitzu publikoetan ezartzen ari dira, errekurtsoak optimizatuz eta estrategiak elkarrekin gauzatuz.