Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak lur-eremu baten enkante publikorako prozedura jarri du martxan.

Lumoko auzoan dagoen lur-eremu hori, bizitokirako hiri-lurrean dago eta oinarrizko prezioa 173.902,50 eurokoa da. Azalera 2000,86 m2.koa da eta sestratik gorako familia bakarko etxebizitza eraiki daiteke bertan, 250 metro karratukoa.

Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 14an bukatuko da. Informazio gehiagorako Gernika-Lumoko Udalaren web gunera jo daiteke, kontratatzailearen perfilera, eta otsailaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialera ere bai.