Albisteak

 

Gazteri Busturialdeak, “Lana bilatzea, lana da” programaren barruan, zeinuen hizkuntzari buruzko ikastaroa (A1-A2) antolatu du berriro. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa, martxoaren 5etik maiatzaren 5a arte. Gernika-Lumon burutuko den ikastaro honen helburua da gorrak diren pertsonak eta entzuten dutenen arteko komunikazioa eragozten dituzten mugak kentzea, elkarrekiko harreman aberatsak erraztuta.

Ikastaroa 140 ordukoa izango da eta Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa da. Parte hartzaileak 15 izango dira gehienez eta aurkezpenak eta agurrak egiteko formazioa, zeinuen hizkuntzak duen alfabeto daktilologiakoa irakatsiko dira, besteak beste. Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka y Sukarrietan erroldatutakoek 250 euro ordaindu behar izango dute eta 100 euro itzuliko zaizkie klaseen %90eko parte hartzea osatuz gero. Eskualdean erroldatuta ez daudenek 289 euro ordaindu behar izango dute. Izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da eta web orrian egin ahal izango da: www.gaztedibusturialdea.eus.