Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, aurten Daniel Barenboimek eta Helena Malenok jasoko dute Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Saria, beren ibilbidearen aitortza gisa.

Epaimahaiak Daniel Barenboim musikari eta orkestra zuzendaria aukeratu du bere musikagatik, bere «bakearen eta demokraziaren aldeko konpromiso unibertsalagatik», baita artea eta kultura gizateriaren ondare gisa defendatzeko egin duen lanagatik. Barenboim israeldar-argentinarra da eta espainiar eta palestinar nazionalitateak ere baditu. 2008ko urtarrilaren 12an, Ramallah Zisjordaniako hirian kontzertua eskaini eta gero, palestinar ohorezko herritartasuna onartu zuen eta munduan israeldar eta palestinar nazionalitatea duen lehen hiritarra bihurtu zen, epaimahaiak gogora ekarri duenez.

Helena Malenori dagokionez, komunitate migratzaileen alde nazioarteko zein Estatuko erakundeetan egin duen lana saritu nahi du epaimahaiak. Ekintzaile, kazetari eta ikertzaile andaluziarrak migratzaileen aurkako indarkeria kasuak dokumentatu ditu eta ehunka ikerketa ireki ditu salerosketen biktimak babesteko, batik bat emakume eta adin txikikoak