Albisteak

 

Gernikako Lanbide Ekimenak, Lanbide-Enplegurako Euskal Zerbitzua eta Bermeoko Behargintza erakundeek 104.546,28 euro burutuko dituzte langabezian dauden pertsonak 3 hilabetetik gora jarraian lanaldi osorako eta gizarte segurantzako erregimen orokorraren menpe kontratatzeko. Hori guztia, indarrean dauden edozein motatako kontratuekin, salbu formakuntza eta ikasketarako kontratuaren kasuan.

Diru laguntza Busturialdeko enpresei eta irabazkin asmorik bako erakundeei doakie, behin eta 2018ko ekainaren 30era arte kontratatuz gero. Soldataren zati bat ordaintzeko diru laguntza jasoko dute. Gutxieneko diru laguntza 3.000 eurokoa izango da, hiru hilabetetik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta gehienezko 6.000 euroko diru laguntza, 6 hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko kontratuen kasuan. Kontratazioa hiru eta sei hilabete arteko bada, lan egin den denboraren heinekoa izango da diru laguntza.

Diru laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da, Lanbide Ekimenak erakundeak egindako txosten teknikoa bitarteko. Lehenengo ordainketa kopuru osoaren %55, kontratazioa egiaztatu ondoren, eta gainerako %45 kontratua bukatzen denean.