Albisteak

 

Urte osoa, martitzenetik barikura, bisitatu daitezke Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa, %50eko deskontuarekin, hau da, 4,75 euroren truke, txartel bakarrari eskerrak. Ekimen hau Turismo Bulegoak jarri zuen martxan 2003an eta ordutik hona 20.000 bisitarik gozatu ahal izan dituzte Kultur zentro hauek prezio merkean. Horietatik Estatukoak eta erbestekoak dira %83, zehatzago Katalunia, Madril, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batukoak. Turismo Bulegoan eskura daiteke txartel hori eta hamabost egunetan du balioa.

Bestalde, Junta Etxea dugu nabarmentzeko beste bisita toki bat, doan eta aste osoan bisitatu daitekeena, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.