Albisteak

 

Gernikako herritarrek inauterietan parte hartzeko zirrara handia kontuan izanda, Udalak hirugarrenez antolatuko du ondoen mozorrotutako tabernen txapelketa.

Aurten ere, tabernariek euren sormena landu behar izango dute zientzia gaia, ardura bereziz aparteko muntaiak erakutsi ahal izateko. Inauteri gauean, deialdi honetako epaimahaiak 0tik 100era doan puntuazioa jarriko du. Puntuazioak emateko kontuan izango diren irizpideak hurrengo hauek izango dira: dekorazio lana, edertasuna, giroa eta publikoarekiko harremana. Irabazleak txapela, Bermeoko Atxurra hotelean gau eta gosaria egiteko aukera, 50 euroko txekea herriko merkataritza establezimenduetan gastatu ahal izateko, eta Kultura Bonua. Bigarrenak eta hirugarrenak 50 euroko erosketa- txeke bana eta Kultura Bonu bana lortuko dute. Era berean, Happy Hourrean taldean edo bakarka ateratako argazkirik onenari saria emango diote tabernek.

Sari guztiak otsailaren 15ean emango dira, goizez.