Albisteak

 

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin akordioa sinatu du herrian enpresen sorrera suspertzeko helburua betetzeko.

Programa hau aurrera eramateko 22.000 euroko diru-laguntza jarri da eta Busturialdeko pertsonei zuzenduta dago, negozioa jartzeko asmoa dutenei eta aholkua behar dutenei. Horrez gain, lan jarduera berri bati ekin gura diotenei ere zuzenduko zaie. Bi arlo hauetan proiektu bakoitzak 1.000 euroko laguntza izango du eta %15 areagotuko da suspertzaileak 18 urtetik 30 urtera baditu eta beste %15 ekimen berria 28 urtetik 30 urtera baldin badute. Kasu bietan emakumezkoak diren kasuetan %15 gehiago izango dute.

Laguntza hauek jaso ahal izateko Lanbiden alta emanda eduki behar da edo Euskadin bizi behar da, beste baldintza batzuen artean. Aldez aurretik, galdetegi bat bete behar izango da Lan Ekimenak zentroan bertan, Gernika-Lumoko Alondegia kaleko 6an.

Informazio gehiago gura izanez gero, 946 255 758 Lanbide Ekimenak Zentroko telefonora deitu edo www.lanbide-ekimenak.eus web orriaren bitartez kontaktatu.