Albisteak

 

“Platino erratza” garbitasuna adierazten duen saria lortzea du helburu Gernikak. Horretarako Udalak “Garbitasun ekimena” jarri du martxan, kaleetan eta plazetan sakoneko zikinkeria kendu, sarreretako belar txarrak atera, harriak kendu, bideetan dauden akatsak konpondu eta hiri-altzariei dagokienez udalerriaren irudia hobetzeko.

José María Gorrroño Gernika-Lumoko Alkatearen hitzetan “ bost hilabeteko epea jarri dugu dena garbitzeko sakontasunez, hirigunean eta hiri inguruan”. Lan hau aurrera ateratzeko hiru talde osatu dira, 4 langile edo 6 langile izango dituztenak. Hilabete honetan brigada batek Fray Martin de Murua, Iturriondo eta Marijesien plaza landuko ditu. Horretarako lurzoru-garbigailuak eta ur-garbigailuak erabiliko dituzte.

Era berean, 6 langileko talde batek Tiloetako, gune industrialeko eta Oka ibaiaren hegaleko sasiak eta sastarrak kenduko dituzte, 10.000 metro karratuko azalera garbituko dute guztira. Gorroñoren berbetan “arratoi eta sugeen habiak” dauden guneak direlako. Honi gehitu behar zaio, Santiagorako bideko hegalak eta Lumo auzoko hainbat baserrirako bideak ere egokituko direla.

Udaberria bukatu arte iraungo duten lan hauek egitearren brigada hauek osatzeko, Udalak langabezian egon diren 4 pertsona kontratu ditu, Lanbidek suspertutako programa baten bitartez. Alkateak gehitu zuenez, “Herri guztiaren garbiketa bukatutakoan, ekainean, Santa Luzia auzoko beheko seinaleak berrituko dira”.

Urrezko domina

Duela hiru urte “urrezko erratza” saria lortu zuen Gernikak, udalerriko garbiketa egiteko Udalak egin zuen ahalegina eta inbertsioagatik. Saria Hondakinen kudeaketarako eta Ingurumenerako Elkarte Teknikoak, Ategrus delakoak emandakoa da. Saria lortzeko balio gehien izan zuten ekintzak hurrengoak izan ziren: kutsagarriak ez diren hondakin industrialen planta lehenengoz jartzea Ibarreko poligonoan, arrandegi-hondakinak atez ate biltzea, hiri-garbiketa eta lorategien zainketa.

Bizkaiko beste udalerri batzuk Gernikan jarritako bosgarren edukiontziaren gaineko informazioa jasotzeko interesa erakutsi dute. “Ondorengo herrietako alkate eta teknikariek bisitatu gaituzte: Bermeo, Mungia, Zornotza, Durango, eta, azken egunotan, Portugalete” adierazi zuen José María Gorroñok.