Albisteak

 

Gernika-Lumoko turismo bulegoak kopuru positiboak ematen ditu iragan urteari dagokionean. Zerbitzuan 1.787 turista gehiago zenbatu dituzte 2016an baino; urteko osoan 77.604 bisitari. Bisitaririk gehien dituen eguna astelehena jarraitzen du izaten (%17.02ª, hau da, 12.210 pertsona). Merkatua turismoa Gernika-Lumora erakartzeko baliabidea dela frogatu da.

Estatuko bisitariak %49,87 dira eta hortik kanpokoak %37,19a. Iazko balantzean estatuko bisitariak 3.645 gehiago izan dira. Estatuko bisitariaren profila familia osoarena da eta hortik kanpokoena, ostera, gazteak izan dira turismo bulegora gehien joan direnak, 2016an baino %8 gehiago.

Estatuko bisitari kopurutik gehiengoa Kataluniatik (5.217) eta Madriletik (4.222) etorri da. Gehitu egin da autonomia erkidego batzuetako bisitari kopurua, Madrilekoa batik bat (%22), Valentziakoa %12, Andaluziakoa %11. Erbestekoen artean frantziarrak (5.171), alemaniarrak (1.577) eta Erresuma Batukoa (1.070).