Albisteak

 
Iragan otsailaren 7an jarri zuen martxan Udalak 2017ko aurrekontuak egokitzeko herritarren parte hartze prozesua, duela 9 urte hasi eta auzoz auzo garatzen diren batzarren osagarritzat. Horren ildotik, herritarrek aukera izango dute web gunearen bitartez (www.gernika-lumo.net) udal aurrekontuak eratzearren ekarpenak egiteko; esan bezala, iragan otsailaren 7an, martitzenez, jarri zen martxan prozesua. Interesdunek deskargatu ahal izango dute formularioa udalaren web gunetik eta posta elektronikoz bidali (partaidetza@gernika-lumo.net) edota udaletxeko informazioa sailera eraman.

Honela, Udalak jaso ahal izango ditu aurkeztutako ideiak, proiektuak eta proposamenak 2017ko aurrekontuetan. Prozesua burutzeko, herritarren proposamenak jasoko dira, gero Udalak aztertu ditzan teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak diren.

Partaidetzarako prozesu hau urtarrilaren 26ra arte egongo da indarrean. Epe horretan, bidezko joko liratekeen ekarpenak egin ahal izango dira, udal aurrekontuen zirriborroan jasotzeko. Nork egin ahal izango ditu? Gernika-Lumon erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek, Udalaren erakunde erregistroan inskribatutako edozein erakundek edota bestelako edozein erakundek (elkartea, fundazioa, sindikatua, enpresa elkartea, elkargo profesionala, herri erakundea), izaera juridikoa izanik udalerrian egoitza iraunkorra izan behar duena.

Udalaren eskumeneko gaiekin loturiko proposamenak aurkeztu ahal izango dira, hurrengo jarduera esparruetakoak: Berdintasuna, Kultura, Kirola, Ekonomia Sustapena, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Ingurumena, Osasuna, Gizarte segurtasuna,  Babes Zibila eta Gizarte Ekintza. Proposamenak teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direla justifikatu beharko da eta herritar guztien interes orokorra eta gizarte onura izango dute helburu interes partikularren gainetik. Ezin izango dira legez kanpokoak, iraingarriak edo baztertzaileak eta bai egon beharko dute lotuta udalaren eskumenekoak diren gaietako gastu publikoarekin. Proposamenak aurkezteko aurreikusitako epea bukatu ondoren, udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak diren.

Hautatutako proiektuak jaso egingo dira 2018ko udal aurrekontuaren zirriborroan.