Albisteak

 

Arrastietan batzen zan jende gehien

Gernika-Lumoko Umeen Gabonetako Parkeak joan den eguaztenean, abenduak 30, itxi ebazan ateak. Aurton be arrakasta handia euki dau, eta hilaren 30an ireki zanetik 2.000 bisitari baino gehiago jaso dauz.

Kopuru hori ikusita, «Umeen Gabonetako Parkea Eguberri garaiko ekitaldi nagusietakoa bihurtu da gure herrian», nabarmendu dabe antolatzaileek. Egunero-egunero gernikar andana bertaratu da gernikar Jai Alai pilotalekuko instalazioetara, baina «aurreko urteetan lez, batez be arratsalde partean batu izan da bisitari kopuru handiena».

Guztientzako aukera zabala

Antolatzaileek «gazteak be Parkera hurreratu egin dirala» azpimarratu gura izan dabe, «izan be, neska-mutil talde asko etorri dira ondo pasatzera, eurak bakarrik, ez guraso ez beste ezelako laguntzaile barik». Gainera, jarduera guztiak izan dira bisitarien gustuko, bai bideo-jokoen gunea, bai puzgarriak, bai betiko jolasak ere.