Albisteak

 

Geldirik egotea eta egoneko bizitzak areagotu egin dira azkeneko partez, eta hauek osasunari arrisku handiak ekar lekizkioke. Hau horrela, Gernika-Lumoko Udalak eta Osasunsareak 7 ibilbide osasungarri sortu dituzte herritarren bizi kalitatea hobetze aldera, jarduera fisikoa landuz eta bizitza osasuntsuagoa eginda.

Ibilbide hauek oinez egitekoak dira eta neurri ezberdinetakoak dira, 5,3 km dauzka laburrenak eta 10 km luzeenak. Pertsona guztiek erabiltzeko modukoak dira, eta behar bezala seinalizatuta daude. Guztira ibilbideek 44 km dituzte, ingurunea ezagutzeko. Ibilbideak ondorengoak dira: Gernika-Lumo, Forua eta Ibai Hegala (6,2 km); Gernika-Lumo, Ibai Hegala, Barrutiabaso eta Barrutia (5,4 km); Gernika-Lumo, Belendiz eta Barrutia (5,3 km); Oka ibai-hertza eta Kanpantxu (7,7 km); Aranatik ibilbidea (2,5 km); Gernika-Lumo, Errigoitia eta Lumo (10 km) eta Gernika-Lumo eta Forua (7 km).

Beste talde batzuk

Hirugarren adinekoak ez ezik bereziak diren beste giza-talde batzuk ere izan dira kontuan ibilbideak antolatzerakoan, esate baterako Gorabide eta Avifes. Talde hauentzako irteera egokituak gauzatuko dira. Azkenik, herritar guztiak etortzeko moduko irteera gauzatuko da.