Albisteak

 

Busturialdeko Udalek, kontratazioak egiteko diru-laguntza programa bat eratu dute, eskualdeko enpresentzat zuzenduta eta Lanbide-Ekimenak agentziak bideratuko ditu 104.546,28 euroko diru-laguntza hau emateko tramite guztiak.

“Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua”-ren bidez finantziatuta dagoen diru-laguntza horren helburua, enplegua sustatzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa bideratzea da; eta arautegia 2017/12/15eko BAOean argitaratu da.

Hiru hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko 3.000€koa da gutxieneko laguntza eta sei hilabete edo gehiagoko iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko gehienez 6.000€ko laguntza egongo da. Hiru eta sei hilabete bitarteko iraupena badu kontratazioak, diru-laguntza lan egindako denborarekiko proportzionala izango da. Laguntzaren zenbatekoa ezin izango da kontratatuko pertsonen soldaten kostua eta gizarte segurantzakoaren %75 baino handiagoa izan. Inola ere ezin izango da diruz lagundu 2018ko ekainaren 30 osteko soldata kosturik.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau BAOan argitaratu den hurrengo egunetik hasita, 2018ko otsailaren 28arte egongo da irekita eta kontratuak, 2017ko uztailaren 28 eta 2018ko otsailaren 2 bitartean gauzatu beharko dira.

Deialdi hau arautzen duten dokumentuak eskuragarri egongo dira, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen web gunean. Eskualdeko Garapen Agentzietan argitu daiteke gai honi buruzko edozelako zalantza. (Bermeoaldeko Behargintzan 94 617 9190 - behargintza@bermeo.eus / Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo 94 6255758 - akortazar@lanbide-ekimenak.eus).