Albisteak

 

Mugarik gabeko Musikariak GKEarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena dela medio, Gernika-Lumoko “Segundo Olaeta” Musika Eskolak instrumentuen bankua sortu du, herritarrek erabiltzen ez dituzten musika-tresnak dohaintzan eman ditzaten eta musika munduko txoko guztietara irits dadin; hartara, garatze bidean dauden herrialdeetako baliabide eskaseko umeak integratzeko tresna bihurtuko da musika.

Nahi duten enpresek eta norbanakoek musikarekin lotutako materialak ekar ditzakete dohaintzan instrumentuen bankura, eta horiek Siriako musikaeskoletara bidaliko dira.

Musika Eskolaren egoitzan utz ditzakete tresnak, helbide honetan:
“Segundo Olaeta” Musika Eskola
Karmelo Etxegarai, 2 - 48300 Gernika-Lumo

2017ko abenduaren 12tik abenduaren 20ra arte eman ahalko dira dohaintzak ordutegi honetan:

  • Goizez: 9:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez: 16:00etatik 19:00etara.

Zein tresna eman daiteke dohaintzan?

Orkestra sinfonikoa osatzen duten tresnak edo horien osagaiak (arkuak, kokotsari eustekoak, hariak, etab.). Beste tresna batzuk ere eman daitezke: teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak.

Zertarako erabiliko dira tresnak? Zein helburu du instrumentuen bankuak?

Tresnak musika ikasteko erabiliko dira, Siriako musika eskoletan emandako irakaskuntzaren bidez. Baliabide gutxi duten pertsonak arteetan heztea da helburua, hartara gerraren izugarrikeriak ahaztu ditzaten.

Zer egin behar da instrumentua emateko?

Dena delako ikastegira joan aurretik, bildu ezazu ahal duzun informazio guztia eman nahi duzun instrumentuaz: datu tekniko eta historikoak, konponketak, etab. Ikastegian, dohaintza egiteko eta instrumentuaren historia azaltzeko formularioa bete beharko duzu.

Eta instrumentua oso handia bada?

Instrumentua eskolara bertara eramaterik ez bada, oso handia delako, nola eman hitzartu ahalko da, ehme@ehme.eu helbidera idatziz edo 6057095308 telefono zenbakira deituz.

Behin emanez gero badut tresna berreskuratzerik?

Dohaintza atzeraezina dela jotzen da. Instrumentua dohaintzaren helburuetarako gordeko da.