Albisteak

 

Segundo Olaeta musika eskolak hiru egunetan jardungo du Aste Kulturala ospatzen. Horiek horrela, asteartean hasiko dira jarduerak Lizeo antzokian: orkresta, gitarra, txelo eta abesbatzen kontzertuak izango dira, iluntzeko 19:30etik aurrera. Eguaztanean Some Rockès rok taldea taularatuko da iluntzeko 20:00etan.

Formatu bera erabiliko dute hurrengo egunean, eguenak 21, eta pianoak, musika bandak eta orkrestak parte hartuko dute. Barikuak 22 emango zaio amaiera jaialdiari eta trikitixa kalejira erabiliko da horretarako.