Kultura
Aurten Udalak Gabonetako jaiotzak Turismo Bulegoan eta Santa Luzia Parkean jarriko ditu
2017/12/11
Gernika-Lumoko Udalak Gabonetako jaiotzak jartzeari ekingo dio datorren astean. Aurten Turismo Bulegoan eta Santa Luzia Parkean, kokapen honetan lehenengoz, jarriko dira. Lehenengo jaiotzak (Turismo Bulegoan jarriko denak) gutxi gorabehera metro karratu bateko azalera izango du, eta datorren astean ekingo zaio muntaiari. Bestalde, Santa Luziako jaiotza udaleko baselizan jarriko da eta 16 metro karratuko azalera izango du. Muntaia hau hurrengo astearterako egongo da prest, 19:00etarako. Inaugurazio ekitaldia egiteko herri txokolatada emango da ordu horretan Santa Luzia parkean.