Albisteak

 

Aita Villasante Udal Euskaltegiak irailerako 60 urtetik gorakoentzat euskara ikastaroak dohainik antolatuko ditu, euskaraz trebatu daitezen. Antolaketa hau kudeatzeko emango duten lehenengo pausua izango da adin horren inguruko jendeari galdeketa egitea. Azterketa horretatik aterako dituzte ondorioak: ezagutza maila, klaseetarako joateko egun eta ordutegi egokienak zeintzuk diren. Galdetegi hau jaso ahal da jubilatuen egoitzan eta udal euskaltegian. Behin galdetegia beteta, udal euskaltegian bertan aurkeztu behar izango da.

Parte hartu nahi dutenek leku horretan informa daitezke eta 946 270 211 telefonora deituta ere bai. Asmoa da ikastaldeak sortzea, gutxienez 8 pertsonakoak.