Albisteak

 

Aurrerantzean janaurrekoak hartu ahal izango dira Gernikako Azokan, berorren araudia aldatu egin duelako Udalak. Aldaketaren xedea da sasoi berrietara egokitzea Azoka, jarduerak aldatuta edo areagotuta. Izan ere, produktu freskoak saltzeko toki honek jarduerak areagotuko ditu gastronomia eta aisialdirako toki bihurtu arte. Jateko tokiak eta bertan prestatutako janariak saltzeko tokiak egon ahal izango dira aurrerantzean.

Euskadiko hiriburuetan hartutako bidea segituko du Gernikak eta baita Madril edo Bartzelonan, San Miguel eta Boquería azokek izan duten garapenaren antzekoa ere. Aurrerantzean produktu freskoak saltzeko postuak (frutategiak, arrandegiak eta abar) lokal berriekin nahastuko dira, baina hiritartasuna eta elkarrekiko bizimoduan nabaria den toki modura segituko du bizitza izaten.