Albisteak

 

Datorren asteartean, abenduaren 5ean, piztuko dituzte kaleak eta herriko monumentuak apainduko dituzten Gabonetako argiak. Ohitura den legez, ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta herriko umeak eta gazteak izango ditu protagonista. Txokolatea eta bizkotxoak egongo dira Foru Plazan biltzen diren guztientzat.

Gabon jasangarriak

Udalak motibo arkitektonikoak, Gabonetako ikonoak eta udalerriaren historiako ikurrak islatzen dituzten apaingarriak aukeratu ditu, baina azken urteetako politikari eutsiz, aurten ere energia gutxiago kontsumitzen duten argiak ipini ditu, goritasun-lanpara arruntek baino % 75 gutxiago gastatzen dutenak.

Iaz bezala, aurtengo Gabonetan argi-apaindura 6:00etatik 8:00etara eta 18:00etatik 24:00etara egongo da piztuta.