Albisteak

 
Pasa den astean Kaltzada Egoitzak ospatu dituen jaialditxoen artean, atzo, igandea, Urriko Azken Asteleheneko gazta-enkantean lehenengoak (Ramón Bilbao) eta bigarrenak (Discoteca Xaibor) emandako taloiak banatu ziren. Guztira 8.500 euro izan ziren, taloi bat 6.500 eurokoa eta bestea 2.000 eurokoa. Txeke hauek Gernika-Lumoko Udaleko ordezkariek eman zituzten.