Albisteak

 
Mestikabaso kalea hobetzeko lanak hasi dira, oinezkoak hobeto ibil daitezen. Espaloia handitzea izango da lanen helburua, 330 metro gehitu zaizkio kale horretako 11 zenbakitik 45 zenbakira dagoen tarteari. Zati horretan orain duen zabaleraren bikoitza izango du eta bizikletak ibili ahal izateko bidea ere jarriko da. Urte bukaerarako amaitzea espero diren obra hauen aurrekontua 175.000 eurokoa da.