Albisteak

 
Azaroko hilabetean Gernikako adin guztietako atletek hartuta daukate eguna, gorriz azpimarratuta egutegian, Gernikako Milian parte hartzeko. Datorren zapatuan, azaroak 25, 16:00etan izango da; 500 kirolaritik gora biltzen dituen kirol jarduera hau Juan Calzada kalean zehar izaten da (Udaletxe aurrean).

Hiriko Udalak antolatuta, txikienen kategoriakoak, haurrak, mutiko-neskatotxoak, infantilak, kadeteak, gazteak eta seniorrak izango dira partaide, gizonezkoak eta emakumezkoak.

Bete beharreko ibilbideak desberdinak izango dira, partaideen adinaren araberakoak. Zuhaizpe taberna eta Caserio tabernaren artekoa egin beharko da korrika. Izena emako epea zabalik dago Santanape Kiroldegian eta bertara joanda edota posta elektronikoz egin daiteke: ekitaldiak@gernika-lumo.net. Gainera, aurtengoan nobedadeen artean kamiseta banaketa izango da, produktu zozketa ere bai eta Xaiborren animazioa.