Albisteak

 

Pasa den igandean ehun pertsona inguru hurbildu ziren San Martin ermitara, bertan ospatu zen erromerian parte hartzeko. Bertaratu zinenek tradizioa bete zuten, santua ohoratuta eta otordutxoa eginda.

Ermita hau Udalak goitik behera konpondu zuen 2009an. Teilatua eta egitura konpontzeaz gain, ingurua ere egokitu zuen.