Albisteak

 

Nagusien bizi itxaropena eta kalitatea hobetu egin den arren, ezin ditugu ahaztu biztanleriaren zahartzeak dituen ondorioak. Horietako bat mendekotasun maila altua da, hau da, autonomia fisiko, psikiko edo intelektual faltarekin edo galerarekin erlazionatutako arrazoiak direla eta, eguneroko bizitzako ohiko gauzak egiteko orduan laguntza garrantzitsuak behar dituzten pertsonen egoera, zainketa pertsonalarekin erlazionatutakoak, batez ere.

Zaurgarritasun egoera horiei erantzun ahal izateko, Gurutze Gorriak Busturialdeko pertsona nagusientzako eta aniztasun funtzionala dutenentzako gertutasun eta laguntasun proiektua darama aurrera, Maier enpresak, Gernikako Udalak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak proiektua finantzatzen dutelako. Maierrek 20.000 euro bideratuko ditu Gernikako Gurutze Gorrira, eta laguntza horri esker, lurraldean dauden pertsona nagusiak eta aniztasun funtzionala dutenak leku batetik bestera eroan ahal izateko garraio egokiturako ibilgailua erosi ahal izan da. Gernikako Udalak eta Mankomunitateak hartuko dute euren gain zerbitzuaren mantentze lana.

Laguntza hori, Gurutze Gorriak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko biztanleekin hartutako konpromisoaren adibide bat baino ez da, lan handia egiten baitu gizarte eta giza laguntzan, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen alde.

Gertutasuna eta laguntasuna

Batez ere pertsona nagusiei eta aniztasun funtzionala dutenei zuzendutako proiektua da, eta bere helburua gizarte alorreko egitura indartzea eta jasaten duten gizarte bazterketa arriskua saihesten ahalegintzea da, baita bakardade sentimendua arintzea ere. Horretarako, informazioaren teknologiak, ibilgailu egokituak eta boluntarioek pertsona horien ondoan egonez egiten duten lana erabiliko dira. Horrela, pertsonen beharrei erantzun azkarra eta gertukoa eman nahi zaie, esku-hartzea azkartuz eta horretarako beharrezkoak diren giza eta material baliabideak mobilizatuz.

Gertutasuneko tresnaren bitartez erabiltzaile bakoitzaren egoera pertsonalaren etengabeko jarraipenak, modu erabat indibidualizatuan eta azkarrean esku-hartzeko aukera ematen du, ahalik eta arreta hoberena eskaini ahal izateko.

Pasioan irtetea, sendagilearengana joatea edo kudeaketa puntualak boluntario batek lagunduta egitea bezain ekintza xumeen bitartez, pertsona nagusiei, euren ohiko ingurunean jarraitzeko aukera emateaz gain, euren bizitzan autonomia eta independentzia ematen zaie, isolamendua eta bakardadea saihesten da, eta zuzenean eurei dagozkien gaietan erabakiak hartzeko orduan partaide bilakatzen dira.
Gertutasuneko proiektua 2016an hasi zen Busturialdean, eta zabalik jarraitzen du, horren beharra duten Mankomunitateko pertsona nagusientzat.

Informazio gehiagorako

Bizkaiko Gurutze Gorriaren Komunikazio Saila
Libe Romaña 650 401 955 / libe@donacasilda.com

Gernikako Udaleko Komunikazio Saila
Sergio Fernández prentsa@gernika-lumo.net

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko Komunikazio Saila
Nerea Llantada 94 625 51 22 / nllantada.ssbusturialdea@bizkaia.org

Maierreko Komunikazio Saila
Julen Madariaga 660 388 308 / julmad@maier.es