Albisteak

 

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak, trebakuntza profesionalari atxikitako programei jarraituz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren araudia betez, bat programa eskainiko ditu. Doakoak, ile-apaindegi laguntzaile ikasketak emango da.

Eskarmentu handiko irakasle eskainitako ikastaroek bi urteko iraupena izango dute eta amaitzerakoan, ikasleek dagokion ziurtagiri akademikoa lortuko dute. Plaza kopurua 15 ikaslekoa izango da eta ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek Alhondiga kaleko 6. zenbakiko Lanbide Ekimenak zentroaren Behargintzako bulegoetara jo beharko dute, edota 94 625 57 58 telefonora hots egin.

Nerabeei zuzendua

Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programak DBH ikasketak gainditu ez dituzten16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzako zuzendutako hezkuntza bereziak dira. Oinarriko gaitasun profesionala lortu nahi dutenen horientzako da. Zentzu honetan, interesa duen ikasleak araututako hezkuntzaren barne diren ikasketetan parte hartuko du, auretiaz lanerako prestakuntza moduan kalifikatuak zirenak. tipologia aldaketak lan-munduan txertatzea erraztuko du.

Kartela (PDF 401KB)