Albisteak

 

Hiribilduko udalak ekimen berri bati eman dio hasiera gaur, hots, Euskadiko lehen “Letren etxetxoa” . Berrehun ume baino gehiagok egon dira aurkezpenean. Proiektu berritzaile honen helburua da belaunaldien arteko topaketak butzatzea. Irakurketa eta mahai jolasak sustatuko dira.

Etxetxo mugikorra da, liburutegi modura egituratua heritarren eskura jarriko dena. Herritarren eskuetan hainbat eta hainbat genero eta liburu jarriko dira, baita aldizkariak eta jolasak adin guztietarako. Etxetxo honek 2,50 metroko luzera du eta 2 metroko zabalera. Oso koloretsua da eta parkerik parke ibiliko da etxetxo hau, bai udaberrian, bai udaldian.

Liburutegi baten funtzionamendua izango du etxetxoak. Liburuak laga egingo dira unada batez eta behin erabilita, irakurrita, udalera itzultzeko.