Albisteak

 

Salmahaiei dagokienean, honela banatuko dira: Artekale kalean 64; 60 San Juanen; 46 Pasealekuan, 42 Industria kalean; 35 Juan Calzadan; 22 Ocho de Eneron eta 60 Santa Ana aparkalekuan Aurton ere gazta-salmahaiak izango dira ordezkaritza handieagoa izango dutena (65). Ortuariak, gero (45). Artisautzak ere kopuru handi samarra du (50); txakolinarenak (20). Hogeita bi salmahai (22) egongo dira ogi eta euskal pastela saltzeko. Kontserbak (17); makineria (12); zazpi salmahai fruta saltzeko; sei (6) eztirako; zazpi sagardorako beste hainbeste erroskillak saltzeko, esnekietarako (4) eta hamar (10) orotariko produktuentzako.

Lehiaketak izango dira udalerrian: ortuariak, fruta, apaintzeko landareak, txakolina, eztia eta gazta. Jai Alai frontoian ere zesta puntako finalak izango dira. Aurretik baina, zapatuan jokatu dira partidak arratsaldeko 18:30ean. Lehen partidan Egiguren-Enbil bikotea Alex Hormaetxea- Inze bikotearekin lehiatuko da, eta partida nagusian Barandika-Eki bikotea Erkiaga-Leke bikotearen aurka arituko da. Finala astelehenean izango da, 18:30ean.

Beste alde batetik, Santanape kiroldegian arratsaldeko 18:00etan esku pilota partidak izango dira: Elordi eta Peña lehenean, eta, bigarrenean, Iribarria-Zabaleta bikotea Artola-Albizuren aurka lehiatuko da. Ekitaldi honetan Alexis Apraiz Asegarceko pilotari ohiari omenaldia egingo zaio.

Epaimahaia

Epaimahaia teknikari ezagunek osatuko dute, euskal nekazaritza trebatuak. Halaber, Gazten dastaketan honako sukaldari ezagunek hartuko dute parte: José Miguel Olazabalaga Aizian jatetxekoa, Beñat Ormaetxea Jaureguibarria jatetxekoa, Aitor Elizegi Bascook jatetxekoa, Iñigo Ordorika Zallo jatetxekoa, Daniel García Zortziko jatetxekoa, Ricardo Pérez Yandiola jatetxekoa, Sergio Ortiz Zarate jatetxekoa, Zigor Iturrieta Txoriene jatetxekoa, Javier García Boroa jatetxekoa, eta Ana Martín eta Mikel Garaizabal enologoak.

Kaleak itxi

Zapatutik aurrera herriko zenbait kale itxi egingo dira trafikora, eta desbideraketa ohikoak izango dira behar bezala seinaleztatuak. Hauek dira itxiko diren kaleak: Adolfo Urioste, San Juan, Artekalea eta Juan Calzada. Azken bi hauek ostiralean itxiko dira, 27, iluntzeko 20:00etatik aurrera. San Juan kalean ere bai ordu berean Kale hauek guztiak itxita jarraituko dute martitzenaren 31n, garbiketa lanak direla eta.

Gernika-Lumoko Azken Asteleheneko egitaraua

Urriak 30. Astelehenea. Urriko Azken Asteleheneko azoka

9:00 h. Inicio del concurso agrícola y muestra de maquinaría agrícola
12:00 h. Bertsolaris en la fuente de Mercurio13:30 h. Entrega de premios frente a la fuente del Mercurio
18:00 h. Partidos de cesta punta en el frontón Jai Alai
18:00 h. Partidos de pelota mano en el frontón Santanape