Albisteak

 

Kultur Etxeko erakustaretoak “Josteko makinaren historia” erakusketa gauzatuko du abenduaren 15a arte. Bertan, 60 inguru aparatu mekaniko ikusi ahal izango dira. Asmakizun hauek apurka-apurka eskuz josteko ohitura atzean utzi zutela baieztatu ahal izango da. Erakusketaren balio da antzinako jarduerak ikusi ahal izatea XXI. mendean. Horrez gain, jakintsuek adierazi dute josteko makinen erakusketetatik laugarren onenena dela.

Gernikarra den Luis de Pedro erakusketaren jabeak 500 josteko makina baino gehiago dauzka eta horietatik 350 XIX. mendean komertzializatutakoak dira. Erakusketak duen tokia ikusita 60 makina hautatu ditu jabeak eta bakoitzari kartel informatiboa jarri dio. Helburua da publikoak asmakizunak, hasieratik eta gaur eguneraino, izandako garapena ezagutzea, nahiz eta 1877ko tresna brodatzaile bat ere ekarri duen.