Albisteak

 

Hitzargune egitasmoaren bidez, Gernika-Lumoko Udalak herriko sektore sozioekonomikoetan euskararen erabilera bultzatzen dihardu. Urteetan, bereziki merkataritza eta enpresa mundua landu izan dira. Bide horretatik lanean jarraituko den arren, ostalaritzari bultzada berezia eman nahi izan zaio. Horren adierazle dira azken bi urteetan ostalaritzan egindako lanak eta kanpainak. Aurton ere, hori da asmoa.

Tabernak eta jatetxeak erakarri nahi ditugu Hitzargunera, eta era horretan, bezeroekiko dituzten hartu emanetan euskara gehiago erabiltzea lortu: menuak euskaraz jarri, karta… euren negoziorako ona dalako.

Urriko azken asteburua gero eta gertuago dugula kontuan izanda, ostalaritzan kanpaina berezi bat egingo da. Egun bereziak izan ohi dira herrian eta, “Euskeraz goxo-goxo” lelopean, jatetxeetan erabiltzeko paperezko mahai-zapiak banatuko ditu Udalaren Euskara Zerbitzuak. Menu, ogitarteko eta antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten tabernak izango dira kanpainarekin bat egingo dutenak.

Kanpaina honen bidez, helburu nagusi bi lortu nahi ditugu: batetik, ostalaritzan euskararen erabilera handitu, eta, bestetik, herrian Hitzargune programa ezagutarazten jarraitu.

Urriaren 27tik aurrera erabiliko dituzte mahai-zapiak tabernariek.

Guztira, 15.000 mahai-zapi inguru banatuko ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Kanpainan parte hartuko duten ostalariak berriz, 31 izango dira. Jarraian, zerrenda:

  • BOLIÑA ZAHARRA
  • ANAIAK
  • RUGBY
  • PLAZAKOA
  • AUZUNE
  • FORURIA
  • KMO
  • SAN KRISTOBAL
  • JUNIRA
  • LEZAMA TABERNA
  • KATIA
  • SOHO LOUNGE BAR
  • ARANE
  • ALBOKA
  • ZUHAIZPE
  • SAKONE
  • IPAR TABERNIE
  • BENGO-ETXE
  • LAGUN ETXEA
  • NORTE
  • BATZOKIA
  • NERE KABIA
  • OKA
  • GERNIKA JATETXEA
  • OINAK GARAGARDOTEGIA
  • HIRU SAKU
  • BOLIÑA