Albisteak

 

Beste urrats bat gehiago herriko kirol eremuak hobetze aldera. Kasu honetan, bada, Santanape kirol lekuko teilatua konponduko da. Teilak aldatuko zaizkio oraingo honetan, kaltetuta daudenak, alegia. Eta haizeak eta eguraldi zatarrak lekuz aldatu dituenak bere lekuan jarriko dira. Jarduera honek 400 metro karratuko azalera hartuko du eta 40.620 euroko aurrekontua izango du. Hilabeteko epealdian bukatzeko asmoa dago.