Albisteak

 

Udalak Merkatu Plaza eraberritzeko asmoa du: salmahai finkoa dauden eraikinean hasiko dira lanak. Eraikinaren kanpo aldean ere izango dira lanak, astelehenetako merkatua egiten den eremuan, hain zuzen ere. Eraikinaren barrualdean egingo den lana hauxe da: Erdigunean dagoen arrandegian lona berria jarriko da. Pintatu egingo da eta ate eta pertsiana berriak jarriko dira. Komunei ere itxura aldatuko zaie. Kanpoko aldeari dagokionez, berriztu egingo da lurzorua, plaza bueltako kristalak jarriko dira eta Domingo Alegriatik duen sarbidea berriztatuko da.

Jarduerak independienteak izango dira. Barrualdea eraberritzeko aurrekontua 45.600 eurokoa izango da eta 640.000 eurokoa kanpo alderako dagoen proiektuarentzat, oraindik erabat zehaztu barik egonagatik ere. Azken aldi honetan hainbat jarduera egin dira merkatu plazan, baina azken hau anbizio handiena da. Orain dela hiru urte plazaren iparraldea eta iparmendebaldea itxi ziren, kristalak jarri ahal izateko. Orain babesik gabe geratu den eremuan jarriko dira kristalak, San Roke eta Domingo Alegria aldera ematen duten aldeetan izan ezik.

Ekimen honen bidez merkatu plazaren balioa handitu nahi da, lehen sektorearentzako berebizikoa baita eraikin hau. Hogei kristal berri jarriko dira. Eta hogei dira, halaber, eskualdeko herriak. Hori dela eta, kristal bakoitzak Busturialdeko herri bakoitzeko eskutua eta izena eramango du, eskualdeko merkatu plaza honetan herri guztiak ordezkatuak izan daitezen.

Merkatu plazaren itxura aldeketaz bukatzeko, Udalak nahi du Domingo Alegria plazatik duen sarbidea eraberritu. Izena eta irudi bat agertzen nahi du Udalak gune horretan.