Albisteak

 

Piriniotako abelgorrien ustiapenak Bizkaian osasuntsu dagozala argi dago. 121 abelburuk parte hartu dabe arraza horren berorren Euskadiko XXXII. Txapelketan.

Azokan, iurretar bat bihurtu da gaur protagonista, berak irabazi dauz-eta txapelketako sari nagusietako bi:
Mari Carmen Abendibarrek bereganatu dauz behi eta zezen onenen sariak, eta epaileek haren abelburuen «arraza-ezaugarri bikainak» azpimarratu ditue.

Beste iurretar batek, Jon Koldo Bikandik, aurten be ganadutegi onenaren saria eskuratu dau, «bere produktuaren homogeneotasunagatik eta kalitate handiagatik».