Albisteak

 

Musika eskola hormak rock-aren erritmoarekin dantzan jarriko dira. Rock ikastaroa antolatu da; ausartenek ikasi ahal izango dute teknika bokala eta nola abestu, zein gitarrari, baxu elektrikoari, bateriari edo teklatuari etekina zelan atera. Bihar etziko musikariek landu ahal izango dute errepertorio modernoa eta gaur egungoa; baita ere ahots bitarteko interpretazioa, soinu tresna sinfonikoak eta/edo elektrikoak, koreografia, dantza eta irudien sonorizazioa. Gainera, zuzeneko aktuazioak egiteko aukera izango dute.

Klaseak urriaren 4an hasi eta ekainaren 13an bukatuko dira, eguaztenero, 18:15etik 19:15etara. Prezioak: instrumentu saioetarako 156 euro eta abesteko teknika bokalerako 195 euro. Ikastarootan izena emateko interesa dutenek eskolara bertara deitu ahal izango dute (94 6270214) edota posta elektronikoz kontaktuan jarri (idazkaritza@segundoolaeta.net).