Albisteak

 

“Gernika Erronka” nazioarteko proba solidarioak 1.500 parte hartzaile baino gehiago batu zituen. Berebiziko eguna bizi izan zuten, arrakasta handikoa. “Gernika Erronka” nazioarteko zirkuituan dagoen “Gerlarien desafioa” delakoaren frankizia bat dugu. Hego Amerikan ospetsuena den lasterketa hau lehenengoz etorri da Euskadira Gernika-Lumoko Udalaren eskutik. Oraingo honetan “Gernika Erronka” lasterketa Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde burutu da eta atera diren 2.000 euroak emango zaizkie. Hurrengo ekitaldiak beste ONG batzuei zuzenduta egongo dira.

Parte hartu zuen ehunka Gerlarik indarra, adorea eta lagunartekotasuna utzi zuten agerian. Lasterketa hau OCR World Championship nazio arteko zirkuituaren barruan dago eta Gernikako agendan ohiko bihurtzeko asmoa dago.