Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak Pasealekuko jubilatuen etxean kokatuta dagoen babeslekua berreskuratzeko lanei ekin die.Toki honetan bunkerrak ere badaude, duela 27 urte Pasealekuko arkuak sendotu zirenean komun bihurtu zirenak.

Orain, Udal Gobernuak, bunker horietatik bat berreskuratu gura du, duela 80 urte egon zen moduan uzteko. Honen helburua memoria historikoa bizirik mantentzeaz gain, bonbardaketa sasoian herritarrak zelan babesten ziren bisitariek ikusi ahal izatea ere bada. Jose María Gorroño Gernika-Lumoko Alkatearen ustez “Geure historiaren parte delako kontserbatzeko beharra daukagu”.

Bi hilabete barru bukatuko da eraikuntza eta 30.245 euroko aurrekontua dauka. Honez gain, Astra kultura sortzeko lantegiaren aurrean dagoen bunkerrari gehituko zaio honakoa.