Albisteak

 

Datorren irailaren 24an 10:00etatik 15:00etara izango den “Gernika Erronka” nazioarteko lasterketa solidarioan 2.000 inguru korrikalari izango dira. Santa Ana aparkalekutik abiatuko dira. Nazioarteko zirkuituan dagoen “Gerlarien Erronka” (hegoamerikan liderra) lasterketaren frankizia dugu “Gernika erronka” eta lehenengoz ospatuko da Euskadin Gernika-Lumoko Udalaren eskutik. Oraingo honetan, “Gernika Erronka” lasterketa Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioaren alde izango da, eta jasotako diruetatik zati bat ONG honi zuzenduko zaio. Asmoa da lasterketa hau gure udalerriko kirol egutegian ohiko bihurtzea eta urtero bildutako dirutza erakunde sozial desberdin bati ematea.

“Gernika erronka” burutzeko Gernikako Atletismo Elkartearen laguntza izanik, ehundaka gerlari bilduko dira inguru paregabe honetan, euren indarra, grina eta kiroltasuna frogatzeko.

Goliat garaitu beharko dute, Valentzian, Bartzelonan eta Madrilen menpean hainbat korrikalari hartu zituena eta gainditu baita ere hainbat oztopo berezi (Kretako “pasamanos”-a, Keopseko Piramidea).

Oztopo lasterketa hau Hegoamerikan liderra dugu (200.000 korrikalari baino gehiago Kolonbian, Mexikon eta Argentinan) eta oraingoan Bizkaian lekutuko da bi modalidade izanik: 5k-15 oztopoduna eta 10k-22 oztopoduna, abentura eta adrenalina ziurtatuta. Lasterketa mota biak izango dira baliagarri OCR World Championship txapelketa ospetsurako.

Gernikako lasterketarako sarrerak salgai daude webgunean: www.desafiodeguerreros.es.