Albisteak

 

Kirol Patronatuak 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea ireki du. Ikasturteko ikastaroak urritik ekainera garatuko dira. Guztira umeei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak 12 izango dira. Umeei begira antolatu direnak judo, karate eta eskalada izango dira.

Gazte eta helduei begira antolatu diren ikastaroak mantentze gimnastika, zumba, kardiobox, pilates edo aquagym izango dira.

Judo, karate, skate, gimnastika erritmikoa, defentsa pertsonala, pilates, hipopresiboak eta eskalada ikastaroetan izena emateko epea irailaren 17an bukatuko da, eta irailaren 25ean irekiko da gainerakoetan izena ematekoa. Hala ere, izena emango duten pertsonen kopurua zabaldutako eskaintza baino handiagoa bada, 19an zozketa egingo da, 12:00etan, Santanape Kiroldegian. Prezioak direla eta, merkeena 18 eurokoa da eta garestiena 67,20 eurokoa, kirolaren arabera. Dena den, abonatuta daudenei eta 65 urte baino gehiago dutenei prezioak txikitu egingo zaizkie. Informazio gehiago gura izanez gero, kiroldegian bertan galdetu daiteke edo 946 270 045 telefonora deitu daiteke.