Albisteak

 
Irailaren 4tik 29ra bitartean egin ahal izango da matrikula Udal Euskaltegian. Ordutegi, maila eta erritmo desberdinetako ikastaroak eskaintzen dira, HABEko ezterketa ofizialetarako prestatzekoak eta iksaleen beharrizanetara egokituak.
Gainera, udalerrian erroldatuta dauden langabetuek, etorri berriek edo DBE (RGI) jasotzen dutenek, besteak beste, doako ikastaroak izango dituzte datorren ikasturtean Aita Villasante Euskaltegian, urritik ekainera.

Ikastaro eskaintza zabala

Eskainitako ikastaroak asteko 10 ordukoak dira, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailakoak eta asteko 5 ordukoak C2 mailakoak, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

Are gehiago, autoikaskuntza ikastaroak ere badaude, astean ordu beteko elkarrizketa saioarekin eta ikasle bakoitzak bere kabuz asteko 5 lan ordu burutzeko konpromisoarekin.

Matrikula euskaltegian egin beharko da (Artekalea 8-1.a). Informazio gehiagorako web gunera jo: www.gernikakoudaleuskaltegia.eus edota helbide elektronikoz (euskaltegia@gernika-lumo.net) zein telefonoz (94 627 01 11) jarri harremanetan.

Bestalde, Gernika-Lumon erroldatutakoek doako matrikularako eskubiderik izan ez arren, matrikularen %50a berreskuratu ahal izango dute, behin eta asisentzia %85etitk gorakoa bada trimestrero.