Albisteak

 

Egiguren eta Lopez bikoteak aurka izango du Beaskotetxea eta Aldazabal bikotea zapatuan, Jai-Alai frontoian 21:00etan Calzada Egotetxearen aldeko festibaleko lehenengo partidan. Baina estelarra Barandika-Lekerika bikoteak eta Hormaetxea-Enbil bikoteak jokatuko dute. Festibal hau dugu zesta punta egutegian daukagun jaialdi garrantzitsuenetako bat eta historikoki jendearen harrera oso ona izan du betidanik, zeren biltzen den dirutzak helburu benefikoa izateaz gain, une horretan dauden puntistarik onenak ikusteko aukera ematen du.

Duela urte asko festibal hau izaten zen Gernikan egiten zen azkena, zesta punta jokalaririk onenak Atlantikoa zeharkatzeko bidea hartu eta estatu batuetako frontoietara joan aurretik.

Jaialdi honetaz gozatzeko, Udalak eta Calzada Egotetxeak salgai jarri dituzte 1.500 sarrera hamar euroko prezioan, Udaletxean –Ongizate Saila-, Jai-Alai frontoian eta egotetxean bertan. Gainera, leihatilan ere lortu ahal izango dira jaialdia hasi baino bi ordu lehenago. Jaialdia aitzakia, omenaldia egingo zaio Juan Ramon Rementeria “Reme” zesta jokalariari.