Albisteak

 

Badatoz Urriko Lehenengo eta Azken zapatuetako azokak. Beraz, Udaleko Azoka eta Merkatu Sailak epea ireki du eskaerak aurkezteko, saltokiren bat izateko interesik luketenentza. Lehengo azoka, ganaduarena, urriaren 1ean eta 2an eta, bigarrena, nekazaritzari dagokiona, urriaren 30ean.

Parte hatu nahi dutenek derrigorrez altan egon beharko dute Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiategi Erregistroan. Azoka bietan parte hartu ahal izango dute baita ere Autonomia lurraldeko elkarteetako produktore eta eskulangintzako kideek, behin eta elkarte hori azokako sustatzaileek gonbidatua bada.

Lehenengo asteleheneko azokan parte hartu nahi dutenek, irailaren 5etik 22ra bitartean aurkeztu beharko dituzte agiriak udaletxean; urriko azken astelehenekoan saltokiren bat nahi izango luketenek, irailaren 5etik urriaren 12ra arteko epea izango dute eta txosten kasuan urriaren 2ra arte.

Eskabide orriak webgune honetatik jaso ahal izango dira (Urriko Lehen Astelehenerako eskabide orriak / Urriko Azken Astelehenerako eskabide orriak) eta bidali posta arruntez hurrengo helbidera: Gernika-Lumoko Udala, Foru Plaza 3, 48300; edota faxez 94 625 75 42 telefono zenbakira. Posta elektronikoz bidali bahi izango luketenek hurrengo helbidera bideratu beharko dute: haz@gernika-lumo.net.