Albisteak

 

Udalak Malosteren irudia hobetu egin du, aurrealdea pistatxoz margotuta eta 4,16 x 4,16 metroko bi argazki zuri-beltz jarrita. Jokoen irudiak adierazten dituzten bi argazki hauek aluminioaren gainean inprimatu dira. Lan hauek egiteko aurrekontua 14.265 eurokoa izan da.

Adierazitakoa ez da lan isolatua, azken urteotan Malosteko azpiegitura hobetu egin delako hurrengo hauek jarrita: lehen mailako parketa, FIBAko Saskibaloiaren Munduko Txapelketako 2 saski. Horrez gain, harmailak ere handitu egin dira eta era honetan 800 ikusle sartzeko besteko edukiera lortu da.