Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak enkante publikorako prozedura hasi du Txaporta eta Lumon dauden bi lur sail direla eta, industria pabiloia eta familiabakarreko etxebizitza bat eraikitzeko, hurrenez hurren.

Txaportako lur sailak 900,94 metro karratuko eraikigarritasuna du eta hasierako prezioa 239.419 eurokoa da. Bestalde, Lumon dagoen lur sailak 180.801 euroko prezioa du. Lumokoak 2.000,86 metro karratu ditu eta 250 metro karratuko familiabakarreko etxebizitza eraiki ahal izango da.

Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 21ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi izatekotan, Udaleko web orria kontsultatu ahal izango da kontratantearen profilean (www.gernika-lumo.net) eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an.