Albisteak

 

Santa Luziako baseliza alboko baserrian jarri ditugu komunak. Andra-gizon zein elbarrituentzako egokituta daude eta 124 metro karratu ditu oinplantan. Iaz berriztatu zen komun publikoak izango diren eraikina. Teilatu berria jarri zitzaion. 

Ordutegi aldetik, 8:00etatik 21:00era egongo dira zabalik. 

Oinplantak 124 metro karratu ditu luze-zabal. Komunek 24 metro izango dituzte eta beste 100 metroak altzariak jartzeko erabiliko dira eta auzotarrek aterpe bat izango dute bertan.