Albisteak

 

Pasioa, bikaintasuna eta luxua, hauek dira osagaiak “Gernika Jai Alai cocktail-a” egiteko eta dena edari bakarrean. Konbinatu honek Jai Alai frontoiaren urrezko garaiak dakarkizkigu gogora. Artean, pilotariak izar ziren Estatu Batuetan. Ernest Hemmingway edo Ava Gardner bezalako itzal handikoek argazkiak egin nahi izaten zituzten pilotariekin.

Hau dela eta, Gernika-Lumoko 40 ostalarik bat egin dute edari hau sortzeko, Noelia Serraren gidaritzapean. Noelia Wordl Class Competitioneko sari irabazlea dugu. Hortaz, ez da edonor ekimen hauetan. Konbinatu honen osagaiak hauek dira: vodka, txakolina, tonika, laranja xerra eta Gernikako piper errea. Guleria bat, “pilotari” edalontzian zerbitzatuta, hau da, zabala eta sendoa, zestalariek Miamitik ekartzen zituzten bezalakoa.

“Gernika Jai Alai cocktail-a” udalerriko berrogei bat tabernetan eskatu ahal izango da. Taberna hauek zeintzuk diren jakiteko, tabernok identifikatuta egongo dira kartel baten bitartez.

Gizartera zabaldu den aurkezpen honetan Bizkaiko hainbat pertsonaia ospetsu inguratu ziren: Isidro Elezgarai, Euskadik Unicef-en duen enbajadorea; Jai Alaiko pilotari profesionalak; Jon Andoni Rementeria, La Nariz de Oro (sumiller-a; DJ Txefa; Sol Maguna, aktorea; Borja Cortina, EITBko kazetaria, Toki Garapeneko zinegotzi Iñigo Magunagoikoetxea, Maria Uribe, alkateordea eta Fito abeslaria, besteak beste.