Albisteak

 

Udalak Santanape kiroldegiko jokalekuko estalkia eraberrituko du oso-osorik estalkiak dituen arazoak konpontzearren.

Konponketa lanak abuztuan hasiko dira. Laurehun (400) metro karratuko lan-eremua hartuko du langintzak. Polikarbonato zelularreko plakak jarriko dira eta, bide batez, teilatu guztia konponduko dute. Lau aste iraungo du langintza honek.